jueves, 1 de marzo de 2012

SARRERA

Kaixo,

Blog honen bidez, ikas-irakas prozesua erraztuko dizkizuen programa batzuk aurkeztuko dizkizuegu. Gaur egun, eskolan aurrera eramango ditugun jarduerak prestatzea ahalbidetzen duten programa batzuk eta beraien berezitasun, ezaugarri eta beraien arteko desberdintasunak aurkeztuko dizkizuegu. Une bakoitzean, zein den zuen beharretara gehien egokitzen dena aukeratu dezazuten.

Teknologia Berriak gaur egun edonon aurki ditzakegu, gero eta garrantzItsuagoa da hauek ezagutu eta maneiatzea. Edo gutxienez, existitzen direla jakitea, behar dugunean nahi izanez gero, erabili ahal izateko.Teknologia berriek, beste eremu askotan bezala, aurrerapen handia suposatu dute eskolan. Lehen, eskolan ez zegoen hainbeste baliabide; kuaderno bat eta boligrafo bat soilik izatearekin nahikoa izaten zen. Gaur egun ostera, era entretenigarri eta oso batean irakasteko eta gure inguruan dagoena ikasgelan islatzeko, ikasgeletan, ordenagailu, arbel elektroniko... aurki ditzakegu.

Hori horrela izanik, paperezkoak ez diren beste baliabide batzuk erabil ditzakegu gaur egun. Horretarako, hainbat programa daude, ordenagailuan edo sarean bertan, testu-liburu, aktibitate... sortzea ahalbidetzen dizkigutenak. Asko dira eta bakoitzak bere ezaugarri, antzekotasun eta desberdintasunak dituenez, gure lana izango da zuei hauek azaltzea, ondoren zeuok momentu bakoitzean beharren arabera egokiena dena hautatzeko aukera izan dezazuten.





  • LIM  



  •  JCic



  • CONSTRUCTOR 
 


  • CUADERNIA   

 

  • HOT POTATOES 



  • ARDORA    




No hay comentarios:

Publicar un comentario