jueves, 1 de marzo de 2012

JCLIC


JClic baliabide hezitzaile digitalak erraz sortzen ahalbidetzen duen autore tresna da. Honen aurrekaria Clic zen;  gaur egungo JClicek ariketa multzo anitzagoa eskaintzen du, eta beraz, Clic-ek zuen erabiltzaile kopurua handitu egin da. Funtzio berriak ditu eta edozein sistema operatiboaren bidez ikus daitezkeen baliabideak sortzea ahalbidetzen du.

JClic lau aplikaziok osatzen dute:
  • JClic applet
Jclic jarduerak webgune batean txertatzea ahalbidetzen duen "applet”-a.
  • JClic player
Behin instalatuta jarduerak ordenagailuaren disko gogorretik (edo saretik) egitea ahalbidetzen duen programa independientea Internetera konektatuta egon behar gabe.
  • JClic author
Jarduerak era erraz, ikusgarri eta intuitiboan sortu, editatu eta argitaratzeko aukera ematen duen egile-tresna.
  • JClic reports
Ikasleek egindako jardueren emaitzen txostenak sortzeko eta datuak jasotzeko modulua.
Lehen modulua (applet) automatikoki deskargatzen da Jclic proiekturen bat txertatuta duen orriren bat lehen aldiz bisitatzen denean. Beste hirurak Java WebStart-en bidez instala daitezke ordenagailuan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario