jueves, 1 de marzo de 2012

HOT POTATOES



Hot Potatoes, sei autore tresnek osatutako multzoa da, eta ariketa interaktibo ezberdinak sortzeko aukera bikaina da.

2009. urtetik aurrera programa freeware da, hau da, doainikoa. Ordura arte, hezitzaileentzat ere doainikoa zen, beti ere, inolako etekin asmorik gabe; gainaera, programa muga handiak zituen, besteak, beste, galderen kopuru murritza.

Erabilera: Ariketa bakoitzaren informazioa HP aplikazio zehatz batetan gordetzen da. Hporren bidez, sortzen da amaierako dokumentu interaktiboa, HTML formatuan, hain zuzen ere. Orrialde hau web zerbidore batera igo egiten da eta erabiltzaileak ez du Hot Potatoes programa bere ordenagailuan instalatuta izan behar; izan ere, programa Internet Explorer 5.5 edo altuago batekin erabili diateke.

  Hot Potatoes ariketak 

JBC
JBCk aukera anitzeko ariketak eskintzen ditu. Galdera bakoitzak egileak nahi haina erantzun izan ditzake, baita erantzunen kopurua aldakorra ere. Informazio gehigarri gisa,  ikasleari erantzun zuzeneen kopurua eta erantzun okerren zergatia erakusten zaio. Ariketa bakoitzaren hasieran, azalpen bat egongo da.

JCLOZE
Hutsuneak betetzeko ariketak sortzeko balio du. Hutsune bakoitzeko erantzun kopurua mugatu daiteke egilearen nahien arabera. Era beran, ikasleak zailtasunak izatekotan, erantzun zuzenaren lehenengo letra azalduko zaio "laguntza" botoia sakatzerakoan. Hala ere, hutsune bakoitzaren ondoan, pista bat agertu daiteke. Programa honi esker, ariketa sortzen duenak jarri ahal ditu hutsuneak edota programak automatikoki jarriko ditu.

JCROSS
Gurutzegramak sortzeko ariketa da. Edozein neurriko kuadrikulak erabili daitezke. JQuiz eta JCloze ariketatan bezala "laguntza" botoiak erantzun zuzenaren letra bat agerian uzten du behar izatekotan. 

JMATCH
Bikoteak egiteko edota ordenatzeko ariketak sortzen ditu. Ezkerraldean, elementuen zerrenda bat ageri da (irudiak edo textua) eta eskuinaldean, bikotekide diren elementu desordenatuak. 
Ariketa hau hiztegia irudiekin edo beste hizkuntza bateko hiztegiarekin lotzeko baliagarria izan daiteke, baita esaldiek sortzen dituzten elkarrizketa bat ere eratzeko. 

JMIX
Hitz desordenatuetatik esaldiak edo textuak eratzeko ariketa da. Oinarrizko esaldi edo testuaz gain, beste hainbat erantzun zuzen zehaztu daitezke, egilearen nahiaren arabera. JQuiz eta JCloze ariketetan bezala, erantzun zuzenaren letra batzuen bidez laguntza eskaini dakioke ikasleari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario