jueves, 1 de marzo de 2012

ARDORA



Ardora, oso era sinplean, eta inolako diseinu eta programazio web ezagutzarik izan gabe, web edukiak sortzen ahalbidetzen duen hezitzaileentzako aplikazio informatikoa da.
 
Ardorarekin 45 jarduera ezberdin, gurutzegrama, letra sopa, osatzeko ariketa, grafikoak, erlojuak...egin daitezke. Era berean, 10 multimedia orri ezberdin: galeriak, panoramikoak edo zoom irudiak, mp3 erreproduzitzailea...eta baita zerbidorerako 6 orri berri ere (album kolektiboa, denbora marra, txatak, aipamen sistema, artxiboak eta edukien antolatzailea.

Hezitzaileak egin beharreko lan bakarra elementuak Ardoran sartzea da, lanketa informatikoa alde batera utziz. Behin elementuak programa barruan daudela, Ardorak berak, sortuko du web orria eta beharrezko artxiboak. Hori guztia ikusi ahal izateko nabegatzaile bat baino ez dugu beharko.

Ardora dohaineko programa da, era pertsonalean erabilita eta helburu hezitzaileekin, beti ere. 

Dohainik deskargatu nahi izanez gero, egin klik hemen



No hay comentarios:

Publicar un comentario