jueves, 1 de marzo de 2012

CONSTRUCTOR






 Eduki hezitzaile digitalak sorzteko tresna aberatsa da. Era lokalean edo serbidorean instalatu daitekeen autore tresna da, Debian eta Windows sistementzako bertsioa duelarik. Beraz, hauetako edozein sistema duen ordenagailua erabili daiteke (adibidez, eskola batean) erabiltzaile bat baino gehiagok batera erabiltzeko.

Tresna honek erabilera erraza du, edozein elementu arrastaka eraman eta utz daitekeelarik. Izan ere, tresna honetan 53 ariketa ezberdinak aurki daitezke: gurutzegrama, hizki sopa, bikoteak, hitzen ditaketa, esaldi edo testuen osaketa, piramidea, ahorkatua, buruhausteak, puzleak, irudien berreraikuntza, musika konposatzailea... Gainera, aplikazio aurreratuen multzo zabala eskaintzen du: oinarrizko zein zientifikoak diren kalkulagailuak, formula grafiko eta matematikoak eta fisika laborategi birtual oso bat. Eremu interaktiboen inklusioa ahalbidetzen du: era askotako dokumentuak (applets, pdfs, Squeak…), irudizko aurkezpenak edo kanpoko materialekiko loturak egitea, hain zuzen ere.

CONSTRUCTOR tresnaren bidez, ariketen sorkuntza oso sinplea da: hezkuntza elementu digital bat (ODE) sortu eta erabili nahi dugun plantilara arrastaka eramaten dugu. ODE bakoitzak nahi bezain zail edo erraza izan daiteke, fotograma sinple batetik, fotograma multzo handietara.

CONSTRUCTORen bidez sortu dugn ODEa deskargatzeko Zip pakete bat sortzen da, behin hori deskomprimituta, erabiltzaileak (ikasleak) era lokalean edo zerbidore batean isntalatuta erabili dezakeelarik: edozein kasutan, ODErako sarrera html artxibo naten bidez egiten da. Horrek edozein sistema operatibotik tresna hau erabiltzea ahalbidetzen du, beti ere, nabegatzaile estandar bat badu (Firefox, Explorer...).


Imagen de muestra
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario