miércoles, 4 de abril de 2012

Kaixo berriro ere lagunok! 

Oraingo honetan "Gloster" baliabidearen bidez Waldorf Pedagogia aurkezten dizuegu. Aste Santuan zehar begirada bat botatzeko gai interesgarria!

miércoles, 21 de marzo de 2012

IRUDI ETA SOINUEN ARTXIBOA

Kaixo,

Gure autore tresna ezberdinak erabiltzeko eta ariketa pedagogiko-digitalak sortzeko ezinbestekoa ditugu irudiak eta soinuak. Baina non aurkitu ditzakegu horrelako baliabideak? Ba al daude horrelako dohako artxiborik?.................................

BAI!! Badaude horrelako artxiboak sarean. Eta ez gara Google-en bideoaz, soinuaz eta irudiaz hitz egiten ari, beste erakunde eta elkarte batzuetaz baizik:







B04IKT - IKT baliabideak

Arratsaldeon guztioi!!

Barakaldoko Berritzeguneak IKT baliabide gune oso interesgarria dute. Bertan, autore tresnak, arbela digitala, eskola 2.0 eta bestelako baliabide pedagogiakoak erabiltzeko infomazio ona eta erabilgarria aurkezten digute: fantastic infantil, vedoque blog-a, jueduland, childtopia, storyplace, etab.

Edonolako jolas edo programa didaktikorik sortu nahi ezkero, web-gune hau ikusi behar duzue!!

CUADERNIAZ GEHIAGO JAKITEKO PPT-A

 
Iturria: Slideshare

View more PowerPoint from julijaramillo7

HOT POTATOES-EKO BALIABIDE DIDAKTIKOAK

Egunon Lagunok!!

Oraingo honetan Madrilgo irakasle batzuk sortutako Hot potatoes-eko ariketa bilduma bat aurkezten dizuegu.

Bertan, haur hezkuntzako etapatik hasita, prestakuntza zikloetarainoko eskaintza dago.

Erabilera oso erraza duen web gune bat da. 

Mila esker Madrilgo irakasle taldeari!!! ;)




Iturria: educamadrid

ARDORA PROGRAMAREN TUTORIAL BISUALA

Kaixo lagunok, 

hemen daukazue ardora programak azaltzen duen tutorial interesgarri bat. Bertan, gure eskolako saioak erakargarriagoak izateko klaserako ariketak prestatzeko urratsak aurkezten dizkigu.

Baliagarria izango zaizuela espero dugu ;)


jueves, 1 de marzo de 2012

ARDORA



Ardora, oso era sinplean, eta inolako diseinu eta programazio web ezagutzarik izan gabe, web edukiak sortzen ahalbidetzen duen hezitzaileentzako aplikazio informatikoa da.
 
Ardorarekin 45 jarduera ezberdin, gurutzegrama, letra sopa, osatzeko ariketa, grafikoak, erlojuak...egin daitezke. Era berean, 10 multimedia orri ezberdin: galeriak, panoramikoak edo zoom irudiak, mp3 erreproduzitzailea...eta baita zerbidorerako 6 orri berri ere (album kolektiboa, denbora marra, txatak, aipamen sistema, artxiboak eta edukien antolatzailea.

Hezitzaileak egin beharreko lan bakarra elementuak Ardoran sartzea da, lanketa informatikoa alde batera utziz. Behin elementuak programa barruan daudela, Ardorak berak, sortuko du web orria eta beharrezko artxiboak. Hori guztia ikusi ahal izateko nabegatzaile bat baino ez dugu beharko.

Ardora dohaineko programa da, era pertsonalean erabilita eta helburu hezitzaileekin, beti ere. 

Dohainik deskargatu nahi izanez gero, egin klik hemen



HOT POTATOES



Hot Potatoes, sei autore tresnek osatutako multzoa da, eta ariketa interaktibo ezberdinak sortzeko aukera bikaina da.

2009. urtetik aurrera programa freeware da, hau da, doainikoa. Ordura arte, hezitzaileentzat ere doainikoa zen, beti ere, inolako etekin asmorik gabe; gainaera, programa muga handiak zituen, besteak, beste, galderen kopuru murritza.

Erabilera: Ariketa bakoitzaren informazioa HP aplikazio zehatz batetan gordetzen da. Hporren bidez, sortzen da amaierako dokumentu interaktiboa, HTML formatuan, hain zuzen ere. Orrialde hau web zerbidore batera igo egiten da eta erabiltzaileak ez du Hot Potatoes programa bere ordenagailuan instalatuta izan behar; izan ere, programa Internet Explorer 5.5 edo altuago batekin erabili diateke.

  Hot Potatoes ariketak 

JBC
JBCk aukera anitzeko ariketak eskintzen ditu. Galdera bakoitzak egileak nahi haina erantzun izan ditzake, baita erantzunen kopurua aldakorra ere. Informazio gehigarri gisa,  ikasleari erantzun zuzeneen kopurua eta erantzun okerren zergatia erakusten zaio. Ariketa bakoitzaren hasieran, azalpen bat egongo da.

JCLOZE
Hutsuneak betetzeko ariketak sortzeko balio du. Hutsune bakoitzeko erantzun kopurua mugatu daiteke egilearen nahien arabera. Era beran, ikasleak zailtasunak izatekotan, erantzun zuzenaren lehenengo letra azalduko zaio "laguntza" botoia sakatzerakoan. Hala ere, hutsune bakoitzaren ondoan, pista bat agertu daiteke. Programa honi esker, ariketa sortzen duenak jarri ahal ditu hutsuneak edota programak automatikoki jarriko ditu.

JCROSS
Gurutzegramak sortzeko ariketa da. Edozein neurriko kuadrikulak erabili daitezke. JQuiz eta JCloze ariketatan bezala "laguntza" botoiak erantzun zuzenaren letra bat agerian uzten du behar izatekotan. 

JMATCH
Bikoteak egiteko edota ordenatzeko ariketak sortzen ditu. Ezkerraldean, elementuen zerrenda bat ageri da (irudiak edo textua) eta eskuinaldean, bikotekide diren elementu desordenatuak. 
Ariketa hau hiztegia irudiekin edo beste hizkuntza bateko hiztegiarekin lotzeko baliagarria izan daiteke, baita esaldiek sortzen dituzten elkarrizketa bat ere eratzeko. 

JMIX
Hitz desordenatuetatik esaldiak edo textuak eratzeko ariketa da. Oinarrizko esaldi edo testuaz gain, beste hainbat erantzun zuzen zehaztu daitezke, egilearen nahiaren arabera. JQuiz eta JCloze ariketetan bezala, erantzun zuzenaren letra batzuen bidez laguntza eskaini dakioke ikasleari.

CUADERNIA



Cuadernia eBook-ak eta liburu digitalak era erraz eta funtzionalean sortzen ahalbidetzen duen tresna da.
 Programa honen bidez, unitate didaktiko osoak sortu ditzakegu irudi, bideo, testu, soinu eta animazioa barne dituelarik. Gainera, multimedia ariketak ere sartu daitezke interneten bidez.


Tresna hau etorkizuneko itxaropen handia da hezkuntza material digitalen munduan.


CONSTRUCTOR






 Eduki hezitzaile digitalak sorzteko tresna aberatsa da. Era lokalean edo serbidorean instalatu daitekeen autore tresna da, Debian eta Windows sistementzako bertsioa duelarik. Beraz, hauetako edozein sistema duen ordenagailua erabili daiteke (adibidez, eskola batean) erabiltzaile bat baino gehiagok batera erabiltzeko.

Tresna honek erabilera erraza du, edozein elementu arrastaka eraman eta utz daitekeelarik. Izan ere, tresna honetan 53 ariketa ezberdinak aurki daitezke: gurutzegrama, hizki sopa, bikoteak, hitzen ditaketa, esaldi edo testuen osaketa, piramidea, ahorkatua, buruhausteak, puzleak, irudien berreraikuntza, musika konposatzailea... Gainera, aplikazio aurreratuen multzo zabala eskaintzen du: oinarrizko zein zientifikoak diren kalkulagailuak, formula grafiko eta matematikoak eta fisika laborategi birtual oso bat. Eremu interaktiboen inklusioa ahalbidetzen du: era askotako dokumentuak (applets, pdfs, Squeak…), irudizko aurkezpenak edo kanpoko materialekiko loturak egitea, hain zuzen ere.

CONSTRUCTOR tresnaren bidez, ariketen sorkuntza oso sinplea da: hezkuntza elementu digital bat (ODE) sortu eta erabili nahi dugun plantilara arrastaka eramaten dugu. ODE bakoitzak nahi bezain zail edo erraza izan daiteke, fotograma sinple batetik, fotograma multzo handietara.

CONSTRUCTORen bidez sortu dugn ODEa deskargatzeko Zip pakete bat sortzen da, behin hori deskomprimituta, erabiltzaileak (ikasleak) era lokalean edo zerbidore batean isntalatuta erabili dezakeelarik: edozein kasutan, ODErako sarrera html artxibo naten bidez egiten da. Horrek edozein sistema operatibotik tresna hau erabiltzea ahalbidetzen du, beti ere, nabegatzaile estandar bat badu (Firefox, Explorer...).


Imagen de muestra
 

JCLIC


JClic baliabide hezitzaile digitalak erraz sortzen ahalbidetzen duen autore tresna da. Honen aurrekaria Clic zen;  gaur egungo JClicek ariketa multzo anitzagoa eskaintzen du, eta beraz, Clic-ek zuen erabiltzaile kopurua handitu egin da. Funtzio berriak ditu eta edozein sistema operatiboaren bidez ikus daitezkeen baliabideak sortzea ahalbidetzen du.

JClic lau aplikaziok osatzen dute:
  • JClic applet
Jclic jarduerak webgune batean txertatzea ahalbidetzen duen "applet”-a.
  • JClic player
Behin instalatuta jarduerak ordenagailuaren disko gogorretik (edo saretik) egitea ahalbidetzen duen programa independientea Internetera konektatuta egon behar gabe.
  • JClic author
Jarduerak era erraz, ikusgarri eta intuitiboan sortu, editatu eta argitaratzeko aukera ematen duen egile-tresna.
  • JClic reports
Ikasleek egindako jardueren emaitzen txostenak sortzeko eta datuak jasotzeko modulua.
Lehen modulua (applet) automatikoki deskargatzen da Jclic proiekturen bat txertatuta duen orriren bat lehen aldiz bisitatzen denean. Beste hirurak Java WebStart-en bidez instala daitezke ordenagailuan.





Jarduerak editatzeko aplikazioaz (EdiLim), bisualizatzaile batez (LIM) eta XML (liburu) formatuan dagoen artxibo batez osatutako sitema bat da, helburua, material hezitzailea sortzea delarik.

Onurak:
  • Ez da beharrezkoa ordenagailua ezer instalatzea.
  • Internetaren bidezko sarbide zuzena.
  • Sitema operatiboarekiko, hardwarearekiko eta web nabegatzailearekiko independentea da.
  • XML formatuan oinarrituriko ingurune irekia.
Ikuspuntu hezitzailea:
  • Ingurune atsegina
  • Erabilera erraza ikasle eta irakasleentzat
  • Ekintza erakargarriak.
  • Garapenerako kontrol aukera.
  • Ariketen ebaluazioa.
  • Ordenagailuetan ez da prestakuntzarik behar, erabiltzeko erraza da.
  • PDA, ordenagailu eta arabel digitalekin erabilgarria.
  • Ariketen sortze prosezu erraza.
LIM programak plug-in flash beharrezkoa du bere funtzionamendurako.Gainera, liburuen sortze prosezua errazteko,  EdiLim tresna dago, baina, edozein testu prosezatzaile erabili dezakegu.
LIM eta EdiLim, banaketa librekoak dira, beti ere, doaina eta autoria errespetatuz.

SARRERA

Kaixo,

Blog honen bidez, ikas-irakas prozesua erraztuko dizkizuen programa batzuk aurkeztuko dizkizuegu. Gaur egun, eskolan aurrera eramango ditugun jarduerak prestatzea ahalbidetzen duten programa batzuk eta beraien berezitasun, ezaugarri eta beraien arteko desberdintasunak aurkeztuko dizkizuegu. Une bakoitzean, zein den zuen beharretara gehien egokitzen dena aukeratu dezazuten.

Teknologia Berriak gaur egun edonon aurki ditzakegu, gero eta garrantzItsuagoa da hauek ezagutu eta maneiatzea. Edo gutxienez, existitzen direla jakitea, behar dugunean nahi izanez gero, erabili ahal izateko.Teknologia berriek, beste eremu askotan bezala, aurrerapen handia suposatu dute eskolan. Lehen, eskolan ez zegoen hainbeste baliabide; kuaderno bat eta boligrafo bat soilik izatearekin nahikoa izaten zen. Gaur egun ostera, era entretenigarri eta oso batean irakasteko eta gure inguruan dagoena ikasgelan islatzeko, ikasgeletan, ordenagailu, arbel elektroniko... aurki ditzakegu.

Hori horrela izanik, paperezkoak ez diren beste baliabide batzuk erabil ditzakegu gaur egun. Horretarako, hainbat programa daude, ordenagailuan edo sarean bertan, testu-liburu, aktibitate... sortzea ahalbidetzen dizkigutenak. Asko dira eta bakoitzak bere ezaugarri, antzekotasun eta desberdintasunak dituenez, gure lana izango da zuei hauek azaltzea, ondoren zeuok momentu bakoitzean beharren arabera egokiena dena hautatzeko aukera izan dezazuten.





  • LIM  



  •  JCic



  • CONSTRUCTOR 
 


  • CUADERNIA   

 

  • HOT POTATOES 



  • ARDORA