miércoles, 21 de marzo de 2012

IRUDI ETA SOINUEN ARTXIBOA

Kaixo,

Gure autore tresna ezberdinak erabiltzeko eta ariketa pedagogiko-digitalak sortzeko ezinbestekoa ditugu irudiak eta soinuak. Baina non aurkitu ditzakegu horrelako baliabideak? Ba al daude horrelako dohako artxiborik?.................................

BAI!! Badaude horrelako artxiboak sarean. Eta ez gara Google-en bideoaz, soinuaz eta irudiaz hitz egiten ari, beste erakunde eta elkarte batzuetaz baizik:







B04IKT - IKT baliabideak

Arratsaldeon guztioi!!

Barakaldoko Berritzeguneak IKT baliabide gune oso interesgarria dute. Bertan, autore tresnak, arbela digitala, eskola 2.0 eta bestelako baliabide pedagogiakoak erabiltzeko infomazio ona eta erabilgarria aurkezten digute: fantastic infantil, vedoque blog-a, jueduland, childtopia, storyplace, etab.

Edonolako jolas edo programa didaktikorik sortu nahi ezkero, web-gune hau ikusi behar duzue!!

CUADERNIAZ GEHIAGO JAKITEKO PPT-A

 
Iturria: Slideshare

View more PowerPoint from julijaramillo7

HOT POTATOES-EKO BALIABIDE DIDAKTIKOAK

Egunon Lagunok!!

Oraingo honetan Madrilgo irakasle batzuk sortutako Hot potatoes-eko ariketa bilduma bat aurkezten dizuegu.

Bertan, haur hezkuntzako etapatik hasita, prestakuntza zikloetarainoko eskaintza dago.

Erabilera oso erraza duen web gune bat da. 

Mila esker Madrilgo irakasle taldeari!!! ;)




Iturria: educamadrid

ARDORA PROGRAMAREN TUTORIAL BISUALA

Kaixo lagunok, 

hemen daukazue ardora programak azaltzen duen tutorial interesgarri bat. Bertan, gure eskolako saioak erakargarriagoak izateko klaserako ariketak prestatzeko urratsak aurkezten dizkigu.

Baliagarria izango zaizuela espero dugu ;)


jueves, 1 de marzo de 2012

ARDORA



Ardora, oso era sinplean, eta inolako diseinu eta programazio web ezagutzarik izan gabe, web edukiak sortzen ahalbidetzen duen hezitzaileentzako aplikazio informatikoa da.
 
Ardorarekin 45 jarduera ezberdin, gurutzegrama, letra sopa, osatzeko ariketa, grafikoak, erlojuak...egin daitezke. Era berean, 10 multimedia orri ezberdin: galeriak, panoramikoak edo zoom irudiak, mp3 erreproduzitzailea...eta baita zerbidorerako 6 orri berri ere (album kolektiboa, denbora marra, txatak, aipamen sistema, artxiboak eta edukien antolatzailea.

Hezitzaileak egin beharreko lan bakarra elementuak Ardoran sartzea da, lanketa informatikoa alde batera utziz. Behin elementuak programa barruan daudela, Ardorak berak, sortuko du web orria eta beharrezko artxiboak. Hori guztia ikusi ahal izateko nabegatzaile bat baino ez dugu beharko.

Ardora dohaineko programa da, era pertsonalean erabilita eta helburu hezitzaileekin, beti ere. 

Dohainik deskargatu nahi izanez gero, egin klik hemen